Harrobia Ikastolako zikloetan nesken matrikulazioa pixkanaka handitzen ari da, eta hori bereziki esanguratsua da tradizionalki “mutilen ziklotzat” hartu izan diren esparruetan. Aldaketa honek erakusten du gero eta neska gehiago animatzen direla teknologiarekin, kirolarekin edo ikus-entzunezko sorkuntzarekin lotutako ikasketak egitera.
Aurten, nesken presentzia honakoa da: Informatikan %12, Kirol arloan %20, 3Dn %12 eta Marketinean %33. Goranzko joera argia da, eta Harrobian aktiboki ari gara lanean ziklo guztietan aukera-berdintasuna lortzeko, ikasketak ez daitezen generoarekin lotu.
Genero-estereotipoak apurtzea eta erreferente berriak sortzea ezinbestekoa da, eta gure helburua da neska gazteek euren burua edozein esparrutan ikusi eta aukerak berdintasunez garatu ahal izatea.
