๐๐๐๐๐๐๐ ๐ข๐ค๐๐ฌ๐ฅ๐๐๐ง ๐น๐ฎ๐๐ ๐๐ซ๐ซ๐๐ง ๐ญ๐ฑ๐จ๐ฌ๐ญ๐๐ง๐; ๐จ๐ซ๐๐ข๐ง๐ ๐จ๐๐ง ๐๐๐ซ๐ข๐ญ๐ณ๐๐ง ๐๐ฌ๐ฉ๐๐ซ๐ข๐๐ง๐ญ๐ณ๐ข๐, ๐๐ข๐ซ๐จ๐ฅ๐๐ค๐จ ๐ข๐ค๐๐ฌ๐ฅ๐๐:
“Erasmus-aren erdia bete dut. Aste honetan oso lanpetuta egon naiz. Nire enpresan maratoi bat prestatzen ari dira, eta azken prestaketak egin ditugu. Apirilak 23an egiten da, eta dena prest utzi behar dugu. Astean zehar, lanetik irteterakoan bizitza nahiko normala da, ez dut ezer berezirik egin. Hemengo bizitza, nire heldu baten bizitza bezala da. Egun osoan zehar lan egiten dut eta etxera heltzerakoan etxeko betebeherrak egin behar ditut, adibidez garbitu edo sukaldatu. Ikuspuntu horretatik, esperientzia aspergarria dela ulertu daiteke, baina guztiz kontrakoa da. Etxetik kanpo egonda eta erantzukizun desberdin batzuekin, hazkunde pertsonala eta profesionala nabaritzen da. Esperientzia bitxia da. Bestaldetik, asteburuak eta jai egunak bidaiatzeko eta gauza berriak egiteko erabiltzen ditugu, adibidez, Vicenzatik gertu dauden hiriak eta leku famatu guztiak ikusten saiatzen ari gara, Treviso (La Pequeรฑa Venecia), Bolonia, Verona… bisitatu dugu eta hurrengo asteko irteerak prestatzen hasi gara.