Erasmus ikasleen laugarren txostena

by | Api. 25, 2023 | Erasmus

𝐄𝐑𝐀𝐒𝐌𝐔𝐒 𝐢𝐤𝐚𝐬𝐥𝐞𝐞𝐧 𝗹𝗮𝘂𝐠𝐚𝐫𝐫𝐞𝐧 𝐭𝐱𝐨𝐬𝐭𝐞𝐧𝐚; 𝐨𝐫𝐚𝐢𝐧𝐠𝐨𝐚𝐧 𝐇𝐚𝐫𝐢𝐭𝐳𝐞𝐧 𝐞𝐬𝐩𝐞𝐫𝐢𝐞𝐧𝐭𝐳𝐢𝐚, 𝐊𝐢𝐫𝐨𝐥𝐞𝐤𝐨 𝐢𝐤𝐚𝐬𝐥𝐞𝐚:
“Erasmus-aren erdia bete dut. Aste honetan oso lanpetuta egon naiz. Nire enpresan maratoi bat prestatzen ari dira, eta azken prestaketak egin ditugu. Apirilak 23an egiten da, eta dena prest utzi behar dugu. Astean zehar, lanetik irteterakoan bizitza nahiko normala da, ez dut ezer berezirik egin. Hemengo bizitza, nire heldu baten bizitza bezala da. Egun osoan zehar lan egiten dut eta etxera heltzerakoan etxeko betebeherrak egin behar ditut, adibidez garbitu edo sukaldatu. Ikuspuntu horretatik, esperientzia aspergarria dela ulertu daiteke, baina guztiz kontrakoa da. Etxetik kanpo egonda eta erantzukizun desberdin batzuekin, hazkunde pertsonala eta profesionala nabaritzen da. Esperientzia bitxia da. Bestaldetik, asteburuak eta jai egunak bidaiatzeko eta gauza berriak egiteko erabiltzen ditugu, adibidez, Vicenzatik gertu dauden hiriak eta leku famatu guztiak ikusten saiatzen ari gara, Treviso (La Pequeña Venecia), Bolonia, Verona… bisitatu dugu eta hurrengo asteko irteerak prestatzen hasi gara.

Agur bero bat Italiatik!”
Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.