Joan den martxoaren 12an Software Librea Euskaraz 3.0 proiektuaren hitzaldiak hasi genituen Bizkaiko hainbat ikastola-ikastetxetan, maiatzaren azken egunetara iraungo duena, ikasleek teknologiaren euskarazko erabilerarekin estusiasmo itzela agertuz.
Bi hilabete hauetan, Joseba Mirena Bilbao hizlariak 27 hitzaldi egin ditu 17 ikastola-ikastetxetan, gutxi gorabehera 4. mailako DBHko 1.000 ikasleri estaldura emanez, bakoitzak DVD bana jasoz euskara egunez egun erabiltzeko aplikazio erabilgarriekin.
Hitzaldia zure ikastola-ikastetxean egitea nahi baduzu, ez eduki zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko.
Halaber, aipaturiko DVD-a deskarga dezakezu hurrengo estekan https://mega.co.nz/#!mE1AXBzB!Yu_hbHCdLtO_t3pAfpQCIDto8nUyrkx30MG8LnLMJTY
Informazio gehiago, http://harrobia.net/ikastolak-eta-ikastetxeak/software-librea-euskaraz-3-0-2014/ aplikazioetako zerrenda batekin, parte hartu duten ikastolak, argazkiak, etab.