“VRak modulu fisikoen beharra ekiditen du eta balidazio prozesuak malguago eta arinago bihurtzen ditu” 

by | Eka. 23, 2020 | Digitalizazioa eta Konektibitatea, Errealitate Birtuala, Areagotua, Fusionatua, Industria 4.0 eta Fabrikazio Aurreratua, Soluzio Disruptibo eta Berritzaileak

Errealitate Virtualearen inguruko ikerketa bat garatu ahal izan dugu automozioan eta fabrikazio 4.0 arloetan, Irizar enpresarekin lankidetzan eta TKNIKA proiektuen barruan. Proiektu honek, autobus diseinuen hasierako faseetan balidazio teknikoak dituen beharrei erantzun bat ematea izan du helburu. Fabrikazio-prozesuaren barruan errealitate birtuala erabiltzeak, balioztatze zehatzagoa eta hobetua ahalbidetzen duenez, kostu ekonomikoan eta giza ahaleginean hobekuntza handiak ekarri ditzazke.

-Elkarlan izandako esperientzia positibo honen ondoren, zein nolako interesa duzue Errealitate Birtuala bezalako teknologia berritzaileen inplementazioan?

IRIZARko Berrikuntza taldean beti ari gara garapen berrietako prozesuak hobetu nahian. Gure produktuen fidagarritasuna bilatzeaz gain, garapen denborak eta kostuak jaistea beti da helburu handietako bat. Errealitate Birtualak modulu fisikoen beharra ekiditen du eta balidazio prozesuak malguago eta arinago bihurtzen ditu. 

2018an Harrobia Ikastolan egindako workshop txiki batean ikasi genuen VR teknologia nahikoa heldu bazegoela gure beharretara egokitzeko, eta froga bezala proiektu bat martxan jartzea erabaki genuen. Proiektu honetan, balidazio estetikoetarako iterazioa asko azkartzen direla ikusi dugu, eta beste arlo batzuetan VR-ak izan dezakeen potentziala ere bai. Hori dela eta, beste esparru batzuetan guretzat berria den teknologia honekin aurrera egitea erabaki dugu.

-Zuekin garatutako ikerketak, zein nolako garrantzia izan dezake zuena bezalako sektorean?

Badirudi gutxinaka VRa gailentzen ari dela sektore ezberdinetan, automozioan barne… beti ere bi ildotan. Alde batetik, bezeroari zuzenean ‘konfigurazio’ edo produktu gama erakusteko, marketing helburuekin. Bestetik, eta hau da gure kasua oraingoz, alde teknikoan ekarri ditzakeen onurak kontutan hartuta. Ez da erraza esatea ze sarrera erritmo izango duen VR-ak, baina nire ustez urte gutxi batzuk barru normala izango da diseinua eta ingeniaritza lanak betaurreko-kasko bat buruan jarrita egitea; izan ere dakarren esperientzia inmertsiboak era askotan lagundu dezake arlo teknikoetan.

Bidea egiten dugun heinean ikusiko ditugu ze alor berritan aplikatu dezakegun guzti hau, baina oraingoz dena egiteke dago eta interes handiarekin jarraituko dugu IRIZARretik eboluzioa.

-Zergaitik izan da interesgarria gurekin izandako kolaborazioa?

IRIZARri beti gustatu izan zaio gauzak pausoz pauso egitea, eta oinarri sendoekin proiektuei neurri egoki bat ematea. Zentzu horretan Harrobiarekin hurbileko harreman bat eraiki dugula uste dut eta etorkizunean sortzen diren behar izanekin elkarrekin burutuko ditugula proiektuak, elkarlanean haziz.

Orain teknologia berri hau pixka bat gehiago ezagutzen dugu eta Harrobiak dituen konpetentziak ere bai, beraz balorazio fase batetik hurrengo pantallara pasatzeko moduan bagaude.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.