Hasiera » Ikastola » Nor da nor Harrobian » Fundazioa

Fundazioa

Harrobia Fundazioa 2006an jaio zen, zazpi ikastola elkartu zirenean; honako zazpi hauek hain zuzen: Bilboko Abusu eta Urretxindorra, Santurtziko Bihotz Gaztea, Galdakaoko Eguzki Begi, Balmasedako Zubi Zaharra, Trapagarango Itxaropena eta Leioako Betiko Ikastola.

Zazpien artean Harrobia Fundazioa sortu zuten, Harrobi plazan dagoen Harrobia eraikuntzaren titularra dena. Ikastolek Harrobia eraikuntza Lanbide Heziketara bideratutako dute.

Bi urte arinago, 2004ko irailean hain zuzen, ikastolen kolektiboak publikoki adierazi zuen Lanbide Heziketa arloan sartzeko asmoa, helburu bikoitzarekin; alde batetik, euskararen normalizazioa sustatzea esparru horretan, derrigorrezko hezkuntzan eta batxilergoan ordura arte egin zen bezala. Beste alde batetik, sektore horretan ikastolen eredua zabaltzea ekimen sozialaren eredu bezala.

Aipaturiko zazpi ikastolek osatzen duten Harrobi Fundazioak bere egin zituen helburu horiek eta Bizkaiko hiriburuan gauzatzea erabaki zuen. Bada Harrobia Fundazioaren asmoa Bizkaiko beste ikastola batzuk proiektuan integratzea.

Xede-orokorrak:

  1. Lanbide-heziketa eta Euskarazko Prestakuntza eta Enplegu jarduerak sustatzea.
  2. Enpresak, -Gizarte ekonomia oinarritzat dutenak nagusiki- sustatzea ere, betiere, horien jarduera euskaraz garatzeko konpromisoa badute.

Helburu zabal horien barne jarduera zehatzagoak eta garrantzitsuagoak ere izango dira, hona hemen jarduera horien zerrenda:

  • Prestakuntzarako eta Enplegua eta Enpresak, -Gizarte ekonomia oinarritzat dutenak nagusiki- Sustatzeko zentroa ezartzea.
  • Derrigorrezko irakaskuntzaren osteko irakaskuntzan euskarak duen egoera ikertzea.
  • Euskara lan-munduan barneratzeko aukerak zein diren ikertzea.

BIKAIN!

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.