Ekainaren 15etik goi mailako heziketa zikloetako bi ikasle 2017-2018 ikasturteko LH Duala programan parte hartzen ari dira. Lezurik, Kiroleko zikloko ikasleak, ASTI LEKU ikastolan urte beteko KONTRATUA dauka ikasleen artean kirol jarduerak eta euskara sustatzeko. Aserrek, 3D zikloko ikasleak, TECNALIA enpresan urte beteko BEKA dauka ikus-entzunezko elkarreragile eta multimedia aplikazio zein produktuak garatzeko. Harrobiatik eskerrak ematen dizkiegu bi enpresa hauetako arduradunei gure ikasleei emandako aukeragatik; esperientzia oso aberasgarria dudarik gabe.