Harrobia Ikastolan OSALANeko ordezkari baten bisita jaso dugu, Egokitze Fisikoko Goi Mailako Heziketa Zikloko ikasleei zuzendutako hitzaldi bat eskaintzeko. Saioaren ardatz nagusiak laneko arriskuen prebentzioa eta lan-osasunaren garrantzia izan dira.
Hitzaldian zehar, ikasleek aukera izan dute lan-ingurune seguru eta osasungarriak sortzearen garrantziaz hausnartzeko, baita prebentzioak etorkizuneko jardun profesionalean izango duen zereginaz jabetzeko ere.
Horrelako jarduerek ikasleen prestakuntza osatzen dute, ikasgelan landutako edukiak lan-munduko errealitatearekin lotuz eta prebentzioaren kultura sustatuz.
Eskerrik asko OSALANi bisitagatik eta gure ikasleekin partekatutako ezagutza eta esperientziagatik!
