Joan den larunbatean, azaroaren 7an, Jokoteknia Bideojokoen IX. Euskal Jardunaldia ospatu zen Bilboko La Perrera gunean, eta Harrobiak partaidetza hirukoitza izan zuen bertan, ikasle, ikasle ohi eta irakasleen eskutik.
Laia Achunegi, 3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak zikloko 2. mailako ikasleak, mahai-inguru batean parte hartu zuen, bere ikuspegia eta esperientzia partekatuz.
Bestalde, Mikel Agirrezabalaga eta Ander de la Fuente Harrobiako ikasle ohiek ikastolan garatutako bideojoko-proiektua aurkeztu zuten, ikasketa garaian egindako lana sektoreko eragileen aurrean erakutsiz.
Azkenik, Eneko Amezaga, 3D zikloko irakaslea, bertan izan zen bere Nire Arnazgunea bideojoko-proiektu propioa aurkezten.
Jokoteknia euskal bideojokoen sektoreko topagune garrantzitsua da, eta Harrobiako komunitateko hiru belaunaldi akademikoren parte-hartzeak agerian utzi du ikasgelan sortzen diren proiektuek eta ezagutzek ikastolatik harago ere badutela ibilbidea.
Zorionak parte-hartzaile guztiei! Plazer bat da Harrobiako komunitatea euskal bideojokoen sektorean bere ekarpena egiten ikustea.
