Lanbideko Mendiko Gidari ziurtagiri profesionaleko ikasleek egonaldi berezia egin dute Asturiasen, non aukera izan duten benetako ingurune naturalean trebatzen jarraitzeko. Esperientzia honek ikasgelatik kanpo ikasteko aukera eman die, baldintza errealetan jardunez eta etorkizuneko lanbidean ezinbestekoak diren gaitasunak garatuz.
Egonaldiaren zehar, jarduera praktiko eta tekniko ugari landu dituzte, besteak beste:
- Iglu baten eraikuntza, talde-lanean eta baliabideen kudeaketan sakonduz
- Elur-koba batean gaua igarotzea, baldintza gogorretan egokitzeko gaitasuna lantzeko
- Elur-jausien aurkako protokoloa praktikan jartzea (ARVA, pala eta zunda erabiliz)
- Orientazioa mapa eta iparrorratzaren bidez, ingurune menditsuetan segurtasunez mugitzeko
Jarduera hauei esker, ikasleek ezagutza teorikoak praktikan jartzeko aukera izan dute, egoera errealetan erabakiak hartzen ikasiz eta autonomia zein segurtasun gaitasunak indartuz. Halaber, talde-lana, komunikazioa eta egoera zailetan moldatzeko gaitasuna bezalako konpetentzia transversalak ere landu dituzte.
Ikaskuntza handia izan da, baina, argazkiek erakusten duten bezala, bizipen pertsonal zein profesional ahaztezina ere bihurtu da.
