Gogotsu geunden zuekin hau partekatzeko… eta azkenean hemen da!
Espezializazio kurtso BERRIA Harrobia Ikastolan: Marketinerako Eduki Digitalen Sorkuntza.
Lanbide Heziketako espezializazio ikastaro honetan, eduki digitalak sortzen ikasiko duzu ikuspegi praktiko eta erreal batekin. Ez da teoria hutsa: benetako markekin lan egingo duzu, benetako erronkei erantzunez, eta gaur egungo merkatuan eskatzen diren gaitasunak garatuz.
Ikastaroan zehar, honako hauek landuko dituzu:
- Sare sozialetarako eduki estrategikoak sortzea (Instagram, TikTok, LinkedIn…)
- Copywriting eta storytelling teknikak, markek konektatzeko erabiltzen dituztenak
- Edukien estrategia digitala diseinatzea, helburu argiekin eta audientzia zehatzekin
- Datuen analisia eta emaitzen neurketa, zure edukiak benetan funtzionatzen duen jakiteko
- Ikus-entzunezko edukiak sortzea, gaur egungo formatuetara egokituta
Baina batez ere… istorioak kontatuko dituzu. Gaur egungo marketinean, edukiak baino gehiago behar da: pertsonengana iristen diren istorioak sortzea da gakoa.
Prest al zaude eduki sortzaile profesional bihurtzeko?
