Harrobia Ikastolak bat egin du Korrika ekimenarekin, euskararen aldeko konpromisoa praktikan jarriz. Korrika hasi aurretik hilabete eskas falta den honetan, gure goi mailako zikloko ikasleek beren ekarpena egin dute jardueraren baitan.
Ikasleek Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak proposatutako unitate didaktikoaren barruan landutako koreografia prestatu dute, euskararen sustapena hezkuntza jardueraren parte bihurtuz.
Ekimen honek aukera eman du euskararen erabilera, transmisioa eta balio soziala lantzeko, hezkuntza komunitate osoaren inplikazioa sustatuz.
