Harrobiako lau neska eta bederatzi mutil ari dira Prestakuntza Dual Intentsiboa egiten, ikaskuntza aktiboa eta benetako lan-esperientzia uztartuz. Kopuru honek erakusten du Harrobiaren apustu irmoa enplegagarritasunaren, praktikotasunaren eta ikasleen lehen lan-aukeren alde.
Ikasleak eta haien praktikak:
– Amaia (EXPRESSIVE) eta Sow (IRONCHIP), Marketina zikloan.
– Paula (BIBARRE) eta Jon (FEEL WELL), Egokitzapen Fisikoa zikloan.
– Sendoa (MARPCS), Mikroinformatika Sistemak eta Sareak zikloan.
– Markel (TECNALIA), 3D, Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak zikloan.
– Jiaxin eta Mikel (BIOCRUCES), Oihane eta Markel (ITP AERO), Bideojokoen Espezializazio zikloan.
– Ander (VIRTUALWARE), Joel (AVRIX) eta Koldo (VIRTUAL4), baita ere Bideojokoen Espezializazio zikloan.
Harrobiatik eskerrak ematen dizkiegu enpresa laguntzaileei gure ikasleengan jarritako konfiantzagatik. Zuen lankidetzak haien garapen profesionalean eragin zuzena du eta Dualari egiazko zentzua ematen dio. Bereziki nabarmena da emakume gazteen parte-hartzea, ohikoan maskulinizatutako esparruetan bidea egiten jarraituz.
