8/2022 Legearen Zortzigarren Xedapen Gehigarriaren arabera, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, nahitaezkoa izango da Euskadin uretako sorosle lan egiteko titulazio ofiziala izatea, bai igerileku eta bai hondartzetan.
Baliozko titulazioak
Prestakuntza hauetakoren bat baduzu lan egin dezakezu:
- Egokitze fisikoko Goi Mailako Teknikaria
- Gizarte- eta Kirol-Irakaskuntzako eta -Animazioko Goi-Mailako Teknikaria
- Natura Inguruneko eta Asialdiko Gidari Lanak Erdi Mailako Teknikaria
- Sorospena Ur-Instalazioetan Profesionaltasun-Ziurtagiria
- Sorospena Ur-Eremu Naturaletan Profesionaltasun-Ziurtagiria
- Salbamendu eta Sorospen-Jardueretako Kirol-Teknikaria
Lehendik sorosle lan egin baduzu edota 2022/07/20a baino lehen prestakuntza ez-ofiziala baduzu,
Lanean jarraitu dezakezu esperientzia eta aurretiazko prestakuntzaren bidezko Konpetentzia profesionalen egiaztapena egiten duzun bitartean. Konpetetzien egiaztapena hasi nahi baduzu, eskatu aurretiko hitzordua estekaren bidez edo idatzi helbide honetara: idazkaritza@harrobia.net
Harrobian eskuragarri dauden prestakuntzak
Prestakuntza behar baduzu:
- Egokitze fisikoko Goi Mailako Teknikaria
- Natura Inguruneko eta Asialdiko Gidari Lanak Erdi Mailako Teknikaria
- Sorospena Ur-Eremu Naturaletan Profesionaltasun-Ziurtagiria
