Maiatzaren 29an, Urratsbat programako dinamizatzaileen bilera izan zen Iurretan, eta Harrobia Ikastolak bere praktika on bat aurkezteko aukera izan zuen.
Vicky Elorriaga —Harrobia Ikastolako orientatzailea, Urratsbat-eko dinamizatzailea eta irakaslea— “Ekintzaileen Sarea” izeneko egitasmoa garatzen ari da. Ekimen honek ikasleen eta ekintzaile gazteen arteko sare dinamiko bat osatzea du helburu, ekintzailetzari eta enpresa-sorkuntzari bultzada emanez.
💡 Negozio ideia edo proiektu bat duzu? Sare honetan parte hartzeko aukera daukazu!