🔥 Mugimendua, ikaskuntza eta motibazioa
Egokitzapen fisikoko ikasleek entrenamendu funtzionaleko saio espezializatuak jaso dituzte aste honetan hainbat entrenamendu zentrotan: Reactivate, Gou Training, Distrito 480, CrossFit Indautxu eta Hera CrossFit.
Esperientzia praktiko honen bidez, erronkan lantzen ari diren edukiak sakontzeko aukera izan dute:
💪 Mugimendu funtzionalaren teknika
🧠 Intentsitatea eta progresioa kudeatzeko estrategiak
🏋️♂️ Material espezifikoaren erabilera (kettlebell, TRX, barreak…)
🤝 Talde-lana eta entrenamendu pertsonalizatuaren garrantzia
Orain, ikasitakoa praktikan jarriko dute, kirolari bakoitzaren behar fisiologikoetara egokitutako entrenamendu-programak diseinatuz. Eskerrik asko zentroei harrera bikainagatik!
#EntrenamenduFuntzionala #KirolHezkuntza #HarrobiaIkastola #EgokitzapenFisikokoLH #FitnessaEtorkizuna
Ver esta publicación en Instagram