Harrobia ikastolako 3D eta Bideojokoen Espezializazioko ikasleek berriz ere lortu dute: Googaz Hackatloi lehiaketako VR jokoen garapen fasea irabazi dute!
🎮 Aurten aurkeztu duten proiektua: Borroka Isila, genero berdintasunaren inguruko esperientzia murgiltzaile bat. Jokalariak Maribelen azalean sartzen dira, eta eguneroko bizitzan bizi dituen presioak, desberdintasunak eta oztopoak lehen pertsonan esperimentatzen dituzte.
💡 Lehiaketaren helburua? 2030 Agendako Garapen Jasangarriko Helburuak gazteen artean sustatzea, bideojokoen bidez.
Eta gure ikasleek berriz erakutsi dute teknologia eta gizarte-eraldaketa eskutik joan daitezkeela.
🏆 Irabazle izendatu eta gero, GamesConnera joateko aukera izango dute, Alemaniako bideo-joko jaialdi garrantzitsuenera!
Ver esta publicación en Instagram
