Harrobia ikastolako 3D eta Bideojokoen Espezializazioko ikasleek berriz ere lortu dute: Googaz Hackatloi lehiaketako VR jokoen garapen fasea irabazi dute!
馃幃 Aurten aurkeztu duten proiektua: Borroka Isila, genero berdintasunaren inguruko esperientzia murgiltzaile bat. Jokalariak Maribelen azalean sartzen dira, eta eguneroko bizitzan bizi dituen presioak, desberdintasunak eta oztopoak lehen pertsonan esperimentatzen dituzte.
馃挕 Lehiaketaren helburua? 2030 Agendako Garapen Jasangarriko Helburuak gazteen artean sustatzea, bideojokoen bidez.
Eta gure ikasleek berriz erakutsi dute teknologia eta gizarte-eraldaketa eskutik joan daitezkeela.
馃弳 Irabazle izendatu eta gero, GamesConnera joateko aukera izango dute, Alemaniako bideo-joko jaialdi garrantzitsuenera!
Ver esta publicaci贸n en Instagram