Erailtzen ari direnak gure haurrak ere badira. ASKI DA! GenozidioaSTOP

by | Mar. 24, 2025 | Nazioartekotzea

Gaur, martxoaren 24an, Ikastolako eskaileretan elkartu gara Palestinaren aldeko elkartasuna adierazteko eta haur palestinarren kontrako sarraskiaren aurrean isilik ez geratzeko.

Israelgo armada sionistak, AEBren babesarekin, beste eraso basati bat egin du. Lotan zeuden bitartean, 400 zibil palestinar baino gehiago erail dituzte, horietako gehienak haurrak. Beste behin ere, Palestinako herriaren suntsipen sistematikoaren lekuko izan behar dugu. Gure barrenak berriz ere irauli dizkigute eta inpotentzia nagusi da. Jada suntsitua den herrialde batean, hondakin artean bizi diren gizon, emakume eta haurrak bonbardatzen ari dira inolako bereizketarik gabe.

Bien bitartean, Europak beste aldera begiratzen du, lotsagabeki.

Ezin gara isilik geratu. Ezin dugu basakeria hau normalizatu. Erailtzen ari diren haur horiek gure seme-alabatzat hartu, guraso horiek gure arreba-anai bezala sentitu eta lau haizetara oihukatu dugu: ASKI DA!

Gure gobernu eta erakundeei exijitzen diegu genozidio honen aurka argi eta tinko posiziona daitezela. Euskal herritarrok sarraski honen konplize izan ez gaitezen neurriak har ditzatela.

Horregatik, Ikastola, eskola eta institutu guztiei deia luzatu diegu Palestinarekiko elkartasunean eta, bereziki, haur palestinarren defentsan urgentziazko kontzentrazioak egiteko. Gaurko mobilizazioarekin, argi utzi nahi izan dugu Palestinaren askatasuna ez dela aukera bat, baizik eta guztion betebeharra.

Okupazioaren, apartheidaren eta genozidioaren aurka, gure ahotsak altxatzen jarraituko dugu. Sarraskiaren eta zigorgabetasunaren berehalako amaiera exijitzen dugu!

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.
Pribatutasunaren laburpena
CPIFP Harrobia LHII

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Behar-beharrezkoak diren cookieak

Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, zure cookie-doikuntzen lehentasunak gorde ahal izateko.

Hirugarrenen cookieak

Webgune honek Google Analytics, Meta Pixel erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola, webguneko bisitari kopurua, edo orrialde ezagunenak.

Cookie aktibo hau uzteak gure webgunea hobetzeko aukera ematen digu.