Marketin eta Publizitateko ikasleak BIME_PROn 

by | Aza. 7, 2024 | Marketina Digitala, Zikloak

Marketin eta Publizitateko ikasleak BIME_PROn egon dira, musika eta industria sortzaileen arloko nazioarteko ekitaldirik garrantzitsuenetakoan. Honi esker, ikasleek aukera izan dute konferentzia eta mahai-inguruetan parte hartzeko, sektoreko erreferenteak ezagutuz, hala nola Toni Segarra eta gertuagoa den, baina oso interesgarri ere, Jon Fernández. Azken honek, musikaren marketinaren gaur egungo joerei buruzko bere ikuspegia partekatu zuen.

Halako ekitaldi batean parte hartzeak joera berrietara, sektoreko ikuspegi sortzaile eta berritzaileenetara eta pertsona ospetsuetara hurbiltzeko aukera ematen die, BIME_PRO bezalako ingurune profesional eta arrakastatsu batean . Zalantzarik gabe, ikaskuntza aberasgarria izan da, eta egungo mundu sortzaile eta musikalari buruzko ikuspegi paregabea eskainiko die.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.