Harrobiako Marketinako ikasleekin ETHAZI ereduaren 10. urteurrena ospatu dugu

by | Urt. 25, 2024 | Jardunaldiak, Marketina Digitala, Marketing Analytics eta Social Ads, Zikloak

Urtarrilaren 24an, Harrobiako Marketinako ikasleekin ETHAZI ereduaren 10. urteurrena ospatu genuen Barakaldoko BEC-en.
Tknikak antolatutako ekitaldi honetara Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeok gonbidatuta geunden eta ongietorria eman ziguten Jokin Bildarratz-ek, Hezkuntza-sailburua, eta Jorge Arevalok, Lanbide Heziketako sailburuordea.
Ondoren, Javier Martinez Aldanondo-ren oso hitzaldi interesgarria entzun genuen eta baita mahai-inguru batetan ere, non bi ikaslek, irakasle batek, zuzendari batek eta enpresako bi ordezkarik parte hartu zuten.
Bukaeran, ‘Etorkizuna konkistatzen’ shorts lehiaketaren sari banaketa egin zen eta SORPRESA, gure ikasleek 1. saria irabazi zuten!

Inhar, Ander, Udane, Nikola, Bihotz eta Marketina eta Publizitateko goi mailako irakasle ekipoari. ZORIONAK!

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.