Harrobiako ikasleekin Madrilera joan gara ekintzailetza lantzera

by | Abe. 19, 2023 | Zikloak

“C20.I02.P03 osagaiaren esparruan egindako jarduera: Lanbide Heziketako ekintzailetza-gelak,  Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak eta Europar Batasunak finantzatua – NextGenerationEU.”
Abenduaren 12an eta 13an, Harrobiako informatika, kirola, marketina eta 3Dko goi eta erdi mailako ikasleak Madrileko Vivero de empresas de San Blas bisitatzera joan dira ikastolako Enpresako irakaslea eta Ikasketa Buruarekin.
Alejandrak, Viveroko zuzendariak, Madrilen ekintzailetza nola bultzatzen duten azaldu digu eta dinamika bat gidatu du ziklo ezberdinetako ikasleak nahastuz, negozio ideia bat landu eta aurkeztu dezaten.
Esperientzia oso positiboa izan da guztiontzako eta hurrengo ikasturtean errepikatzeko gogoak ditugu.
Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.