Confebask-ek antolatutako LH&ENPRESA ekitaldian parte hartu du Harrobiak

by | Abe. 1, 2023 | Erasmus, LH Duala, Zikloak

Azaroaren 29an (asteazkena), 2022-2023 ikasturtean Lanbide Heziketan titulatuei Lantokiko Prestakuntza Kurtsoaren diplomak banatu zizkien Confebaskek Bilboko Euskalduna Jauregian.
Tamara Yagüek, Confebaskeko lehendakaria, 30. ekitaldira ongi etorria eman zigun Jokin Bildarratz, Jorge Arévalo eta Eduardo Aréchaga-ren laguntzarekin.
Lurralde bakoitzean aukeratutako enpresa eta instruktoreei sariak banatu ondoren, Lanbide Heziketa ikasi zuten bi pertsonen testigantzak entzun genituen eta bukaeran ikasleek LH Dualeko, Erasmus+ planeko eta LPK-ko diplomak jaso zituzten.
Zorionak eta eskerrik asko Liher, Eneko, Iker, Egoitz eta Markel zuen kolaborazioagatik!
Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.