Tkgunea zerbitzuaren bitartez, Harrobia ikastolak New Media ekoiztetxearekin lan egin du, Dmax kanalerako, hain zuzen ere, “Megaconstrucciones” programarako. Programaren gaia:
“Euskadiko kostaldean itsas aerosorgailu flotatzaileentzako plataforma-diseinu bakarra garatu da munduan. Lan- eta ahalegin-orduen ondoren, aerosorgailua errealitate bat da, energia iraunkorragoetarako trantsizioan laguntzen duen ingeniaritza-proiektu bat.”
Harrobia Ikastolaren lana, ingenieritzatik datorren jatorrizko formatua grafismoko formatura bihurtzea izan da. Ostean, artxibo hauekin, saioan aurkezten diren prozedurak ilustratzeko bideoak sortuz. 3D animazio, ingurune elkareragile eta bideo-jokoak goi mailako zikloko irakaslea den Ander Mendia, izan da proiektuaren arduradun.
Hemen ikus dezakezue bideoa.