“Kaixo, nire azken astea izan da. Asteazkenean bueltatzen naiz. Sentzazio arraroa da, taldean nabaritzen da. Batzuk pozik daude, beste batzuk ez hain beste. Niri, pertsonalki pena ematen dit, gehien bat lanarengatik. Hiru hilabete hauetan erlazio handia sortu dugu, bai laborala, bai pertsonala. Esperientzia ikaragarria. Lanetik kanpo, Euskal Herritik etorri garen taldearekin, talde polita egin dugu. Egunero batera egon gara, elkarrekin ezagutzen eta Italia ezagutzen. Erasmus-a esaldi batekin desbrikabatu beharko banu, lehenengo aldien erasmus-a izan dela esango nuke. Lehenengo aldiz hegazkin bat hartu dut, etxetik kanpo egon, nik bakarrik bidaiatu dut, janari berria, 8 ordu egunero lan egiten… Sentsazio hori brutala da, egunero gauza berriak egiten.