Elkartrukea Baionako Etxepare Lizeoaren eta Harrobia ikastolaren artean

by | Urt. 20, 2023 | Euskara, Marketina Digitala, Marketing Analytics eta Social Ads

Urtarrileko hiru egun aprobetxatu dituzte Etxepare Lizeoko Merkataritza zikloko eta Harrobiako Marketin zikloko bigarren mailako ikasleek elkarren berri izateko, elkarlanean jarduteko eta bata bestearen zentroak ezagutzeko. Astelehenetik asteazkenera egin diete bisita elkarri hango eta hemengo ikasleek; hiru egun horietan Elkartenet, Birziklanet, Euskal moneta edo Studio Waaz bezalako proiektuak ezagutzeko parada izan dute, eta elkarlan saio bat ere egin dute.

Lerro hauetatik gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Baionako lagunei eta etorkizunean elkarlanerako espazioak topatuko ditugulakoan gaude.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.