Harrobia Ikastolak AKTIBA eta KAIT jardunaldietan parte hartu du

by | Aza. 21, 2022 | Jardunaldiak

Azken bi asteotan HARROBIA Lanbide Heziketako Ikastola Integratuak AKTIBA Euskadiko Turismo Aktibo, Abentura eta Natur jardueren Enpresen Elkartearen eta KAIT, Kirol Arlorako Iritzi Taldea – Euskadiko Kirol Kudeatzaileen Elkartearen jardunaldietan parte hartu du. HARROBIArentzat, helburua entzutea zen, haien erronkak eta beharrak ezagutzeko eta ondorioz, Lanbide Heziketatik zer erantzun eman dezakegun aztertzeko. Onartu berri den Kirol Lanbideen Legea, bere Hamaikagarren Xedapen Gehigarria, sektorearen profesionalizazioa, Kirol-Zuzendari lanbidea, enplegua eta kontratazioa, besteak beste, izan ziren hizpide. Horietan guztietan, Lanbide Heziketak asko lagundu dezake.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.