Eenpresak eta ikasleak: enplegagarritasunaren aldeko profilei buruzko hausnartzen

by | Mai. 4, 2022 | Zikloak

Plan Berezietako ikasleei zuzendutako Enplegurako I. Azoka antolatu da Harrobia Ikastolan, Ikasleak sektoreetako enpresetara gerturatzeko proposamen berria. Ikasleek ikastaroan zehar garatutako proiektuak aurkezteko aukera izan dute, beren prestakuntza berriak erakusteko, eta baita enpresa bakoitzeko ordezkariarekin zuzenean hitz egiteko ere.

Azokan, mahai-inguru bat ere egin da eta bertan, enpresek zein profil nahi duten, zer da gehien baloratzen dutena, zer da gehien kostatzen zaiena aurkitzea eta langileak bilatzeko zein bide erabiltzen dituzte azaldu dute. Zalantzarik gabe, laneratze hori lortzeko informazio oso baliotsua.

Plan Singularra – Bilbo Ekintza eta Lanbide

Bilbok, bosgarren urtez jarraian, Prestakuntza eta Enpleguko Plan Singularrak aurrera eraman ditu, bertan bizi diren biztanleen jarduera ekonomikoari eta enplegagarritasunari laguntzeko. Plan horiek, batez ere, bazterketa-egoeran edo bazterketa-arriskuan dauden pertsonei zuzenduta daude, berariazko beharra diagnostikatu den auzoetan.

Bilbo Ekintzak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bultzatutako programaren helburu nagusia, epe ertain eta luzera enplegagarritasuna eta biztanleen bizi-kalitatea hobetzekojarduera ekonomikoa sortu eta mantentzeko ekintzak egitea da.

Gainera, plan horietan prestakuntza, motibazio eta orientazio integraleko ekintzak garatzen datza, lan merkatuan itzuli edo sartzeko. Horretarako, gizartearen errealitatea eta ingurunea kontuan hartuta, gaitzen dituen kualifikazioa lor dezakete.

2021-2022 Plan Singularrean honako prestakuntza ibilbideak gauzatu dira:

– Merkataritza Txikia (E-commerce eta TicketBai) digitalizatzeko laguntza.
– Motion Design, Publizitatea eta Infoarkitektura arloetarako animazioa diseinatzea.
– Plaka fotovoltaikoak.
– Kirol instalazioak: sarrera kontrola eta zaintzea.
– Izurriteak kontrolatzeko zerbitzuak.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.