SpainSkillseko saioak

by | Mar. 18, 2022 | 3D, Gamifikazioa eta Bideo-jokoak, Zikloak

EuskoSkillsen urrezko domina lortu zuen eta, Harrobia ikastolako ikaslea den Andrea Gonzalezek, SpainSkills lehiaketan parte hartuko du ondorengo egunetan.
Aurrean daukan erronka berri honetan garaile ateratzeko, talde saioak antolatu dira aurreko hilabeteetan. Martxoaren 8an ospatu zen azkenengo saio hartan, Athletickeko jokalari ohia den Koikili Lertxundik, norberaren nortasunaren azterketa sakon bat egiten lagundu zigun, eneagrama eta bestelako herramintak erabilita. Horrela, Lanbide  Hezkuntzako Euskal Selekzioa osatzen duten partaide guztiek lehiaketarako estrategia lanak egin zituzten.
Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.