Gaur ospatu da Harrobia Ikastolako Ekintzailetza Azokaren zazpigarren edizioa. Ekitaldi honek ekintzailetza izan du ardatz, ikasleek tailerrak eta hitzaldiak prestatu ahal izan dituzte, eta ekintzailetzaren mundurako interesgarriak izan daitezkeen tresnak aurkeztu dituzte.

Profesional batzuk ere gonbidatu dituzte, hainbat sektoreri buruzko hitzaldiak emateko:
  • Olatz Arin, “Nuclear Corps” bideojokotik
  • Urtzi Llarena Sua Estudiotik
  • Fernando Hurtado, crossfit zentro bat muntatzen ari den ikasle ohia

Gainera, azoka osoa stream bidez eman da, eta, beraz, publiko zabalago baten eskura egon da. Eskerrik asko ikasleei, irakasleei eta hizlariei ekitaldi zirraragarri honetan egin duzuen lanagatik!

 

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.