Azken urteotan gero eta ezagunagoa bihurtu da Halloween jaia gure artean. Ameriketatik “inposatzen” ari diren ospakizuna ere badela entzun izan dugu maiz, guztiok sinetsi arte.

Baina kontrakoa dirudien arren, Arimen Gaua ospatzeko ohitura ondo errotutako tradizioa da Euskal Herrian, eta oinarri-oinarrian, film amerikarretan ikusten ditugun irudietatik ez oso urruti. 1950. hamarkadara arte oso ohitura tipikoa zen, gazteek kalabazak husten zituzten, kandelak jarri eta arimak, fantasmak eta hildakoekin lotutako giroa sortzen zen. Antzinatasun handiko ohitura da, eta merezi du gure historiaren zati gisa baloratzea!

Horregatik Harrobian ospatzen hasi gara, GIDAko ikasleek Gau Beltzaren inguruko tailerrak egin dituzte: mural bat egin dute ospakizun honen informazioa bilduz, kalabazak apaindu dituzte eta beldurrezko istorioak kontatu dituzte. Primeran pasatu dugu.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude 😛.