LH Duala programan hasi dira bi neska eta lau mutil

by | Ira. 27, 2021 | LH Duala

LH Duala programan beka bitartez SEI ikasle daude:
  • Marketina zikloko Haizeak ENVASES METALÚRGICOS DE ÁLAVA enpresan sare sozialak kudeatu, produktuen promozioak sortu, prentsa oharrak idatzi, merkatua behatu, etab. egingo ditu.
  • Marketina zikloko Jonek BIHOTZ GAZTEA ikastolan ikastolaren promozioa eta kanpoko komunikazioa burutuko du.
  • Kirola zikloko Olaiak eta Jatsuk FEEL WELL enpresan bezeroentzako entrenamendu pertsonalak egingo dituzte.
  • 3D zikloko Xabierrek TECNALIA enpresan aplikazio industrialetan 4.0 edukiak diseinatu, egin eta editatuko ditu.
  • 3D zikloko Mikelek HARROBIA Fundazioan ingurune industrialetan proiektuak garatu eta Play Station-erako proiektu bat egingo du.
Harrobiatik eskerrak ematen dizkiegu enpresa hauetako arduradunei gure ikasleei emandako aukeragatik.
Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.