TKGune programari esker, Moviltik enpresarentzat errealitate birtuala, areagotua eta mixtoaren inguruko aholkularitza teknikoa eskeini diogu eta horretarako, merkatuan dauden produktu berriak aztertu eta ezagutzeko aukera izan ditugu.

Orain arte, HTC VIVEa izan da bai merkatuan zein ikasgelan erabili dugun erraminta, baina lan kolaborazio honengatik, atera berri den Oculus Quest 2 betaurrekoek eskeintzen dituzten teknologia berritzaileak ezagutzeko aukera izan dugu eta baieztatu dezakegu, VR arloan onura interesgarriak ekarriko dituela. Alde batetik, ordenagailuaren menpekotasunetik askatzen delako eta bestetik, resoluzioa handiagoa eskeintzen duelako.

Proiektu honetan ikasitakoaren ondorioz, hemendik aurrera Oculus Quest 2 teknologia berriaz baliatuko gera Harrobia ikastolan. Eskeintzen dituen aukera desberdinen ikerketa eta txostena sortuko da eta teknologia berri hau esku artean dauzkagun hainbat proiektuetan aplikatuko dugu. Proiektu hauen artean, Basurto Hospitalarekin garatzen ari garen TKNIKA ikerketa proiektua izango da, non aurrera pausu teknologiko berritzailea egitea erabaki da.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.