Harrobiako ikasleentzat euskara ikastaroa hasi da

by | Urt. 14, 2021 | Zikloak

Urtarrilaren 11an (astelehena), ekainera luzatuko den 120 ordutako euskara ikastaro ofiziala eta homologatua arratsaldean hasi zen.
Izena eman duten informatika, kirola eta 3D zikloetako zazpi ikasleek C1 mailako euskara azterketak (EGA eta HABE 3. maila) prestatuko dituzte.
Prestakuntza ikastaro honetan hainbat kontu lantzen dira, besteak beste, azterketaren prozedura, mekanika eta arreta berezia eskatzen duten atalak. On-line bidez eginiko ekintzak ere badaude.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.