Urtero bezala, abenduaren 3an ere euskararen eguna ospatu dugu Harrobian. Euskararen egunak urteko 365 egunak baldin badira ere, aurtengo edizioak aukera eman digu aztertzeko euskarak nolako balioa eransten dion Informatika eta Komunikazioen Teknologiari, industria sortzaileei, Kirola eta Egokitzapen Fisikoari eta Marketina eta Publizitateari. Hartara, gure artean izan dira Dabid Martinez, Didaktiker enpresako marketin arduraduna eta informatikako ikasle ohia; Patri Espinar, palako munduko txapelduna eta mendiko gida; Aitor Larrazabal, Athleticeko jokalari ohia eta entrenatzailea; eta Jone Landaluze, Dibulitoon enpresako salmenta-buru eta produktore exekutiboa. Zin zinez eskertzen diegu guztiei emandako testigantza eta benetan interesgarriak kontatu dizkiguten gauzak.

Kaixo!
Laguntzarik?
Kaixo! Laguntzen zaitugu? Ez geratu dudekin, laguntzeko gaude.