LH Duala programan hasi da Informatika zikloko ikasle bat

by | Eka. 30, 2020 | Uncategorized

Ekainaren 15ean, Informatikako zikloko ikasle bat 2020-2021 ikasturteko LH Duala programan hasi zen.

Asierrek, ASTI LEKU ikastolan urte beteko KONTRATUA dauka IKT arduradunekin batera mikroinformatika sistemak instalatu, konfiguratu eta mantentzeko.

Irailean, beste BI ikasle programa honetan parte hartuko dute BEKA bitartez: 3D zikloko Aitorrek TECNALIA enpresan eta Marketina zikloko Ianirek EXPRESSIVE MEDIA PROJECTS enpresan.
Harrobiatik eskerrak ematen dizkiegu enpresa hauetako arduradunei gure ikasleei emandako aukeragatik; esperientzia oso aberasgarria dudarik gabe.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.