Nuclear Corps Playstation-rako bideo-jokoa egin dute Harrobiako ikasleek

by | Api. 1, 2020 | Zikloak

3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak zikloko ikasle talde batek, kalitate profesionala duen Nuclear Corps Playstation bideo-jokoa sortu eta garatu egin dute, Playstation Talents programaren barruan. Lehenengo aldia da horrelako esperientza bat garatu dugula Harrobia Ikastolan, baina emaitzak ezin hobeak izan dira: bai lortutako produktuarengatik zein ikasitakoarengatik. Gainera ikasleak oso motibatuta atera dira proiektu honetatik eta nota bikaina lortzeaz gain, benetako lan-talde bat direla erakutsi dute. Bestalde, bideo-joko profesional bat egiteko kapazak direla erakusteko aukera izan dute, eta beraien balio profesionala frogatzeko portafolio eta C.V. ezin hobea dute orain. Azkenik, nabarmendu trebezia teknikoa lortu dutela eta proiektu honi esker, proaktibitatea, komunikazioa, lan-taldea, erantzukizuna eta zeharkako beste balore batzuk ere garatu dituztela.

 

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.