Harrobia Ikastolako Marketin eta Publizitateko zikloko ikasleak, Marketin solidario ekimena aurrera eraman dute, COVID-19aren aurrean kaltetuta dauden Bizkaiko empresa txiki eta ertainei laguntzeko.

Harrobiako ikasleak COVID-19aren osasun emergentzia egoerarekin arduratuta daude eta horregatik beraiek ere hondar alea jarri nahi dute. Hori dela eta, publizitate agentzia solidarioa martxan jarri dute. Ekimen honen helburua egunotako egoera dela eta Bizkaian kaltetuak izan diren, autónomo, enpresa txiki eta ertainentzako doako marketin eta publizitate zerbitzua eskeintzea da.

Enpresek beraien eskaerak honako helbidera bidali ahal dituzte eta proeiktuen kontratazioak apiralaren 20tik aurrera kudeatuko dira.

Publizitate solidarioaren agentziak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, enpresen beharrizanen arabera. Diseinu grafikoa (marka eraikitzea, logotipoak eta beste irudi korporatiboa), marketin digitala (sare sozialen diseinua, web diseinua, SEO, Facebook Ads …), merkatarien ikerketa (benchmarking, mistery shopper, datuen analisia …), Ekitaldien antolakuntza, kanpainak publizitateak eta marketin digitaleko ikastaroak.

Proiektu erreal eta solidario honek ilusioz betetzen ditu ikasleak eta berarien laguntzarekin kaltetuak izan diren hainbat enpresei eskua luzatzen diete. Gainera benetazko proiektua izanda, motibazioa baita ere handiagotzen da eta oportunitate aparta ematen die berarien curriculumarentzat, lan munduari begira.

Proiektu solidario honekin arrakasta handia opa diegu eta garrantsitzuena, behar duten pertsonei lagungarri izatea.

Zorionak lanagatik!

Kaixo!
Laguntzarik?
Kontaktuan jarri!!