Harrobia ikastolako 3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak goi mailako zikloko gure ikasleek, taldeka benetako proiektuak garatzeko aukera ematen duen Ethazi metodologiari esker, ekitaldi handientzako diseinurako eta garapenerako errealitate birtualeko aplikazio baten kontzeptuan, diseinuan eta garapena egin dute.

 

Ekitaldi handien diseinua VRn

Proiektuak “Last Tour International” ekitaldien kudeaketa enpresaren benetan duen behar bat asetzea izan du helburu. Harrobia Ikastolak musika jaialdi handien antolaketarekin zerikusia duen arazo bat identifikatu zuen: jaialdiaren ekoizpen fasean, gaur egun jaialdiko elementu bakoitzaren kokapena 2D mapa batean planifikatzen da. Hau dela eta, ekitaldiaren eguna iritsi arte eta instalazioa burutu arte ezin da diseinuaren azken emaitza zein izango den jakin, eta egoera horretan aldaketak oso konplexuak eta garestiak dira. “Ekitaldi handien diseinua VR”n aplikazioak 3D ingurune birtualaren bitartez jaialdiaren diseinua modu errazean antolatzeko aukera ematen du. Honetaz gain, erabiltzaileak zuzenean ikus dezake proposatutako diseinuak nola funtzionatuko duen jaialdiaren eguna baino lehen eta modu errealista batean.

3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileko bi ikasleek erronka hau garatu dute zikloko azken proiektuaren barnean eta bere osotasunean hartu dute parte: bezeroarekin harremanetan jarri, errealitate birtuala ekoizteko tresna esperientzia diseinatu, esperientzia garatu eta bezeroari aurkeztu egin diote.

Sortutako erraminta oso emaitza ona izan du eta bi ikasle hauek beren startup sortu nahian dabiltza eta produktua estatuan dauden musika jaialdi guztietara saltzeko asmoa dute, Last Tour International-en lankidetzarekin.

Aplikazio ezagutu ezazu bideo honen bitartez.

Ez galdu egin genuen elkarrizketa.

Kaixo!
Laguntzarik?
Kaixo! Laguntzen zaitugu? Ez geratu dudekin, laguntzeko gaude 😛.
Powered by