Harrobia ikastolako 3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak goi mailako zikloko gure ikasleek, taldeka benetako proiektuak garatzeko aukera dute. Anbulantzietako osasun arloko profesional berriak prestatzeko eta trebatzeko VR simulatzailea baten diseinuan eta garapena egin dute.

Anbulantzietarako VR prestakuntza simulatzailea

Proiektuaren helburuak Osakidetzak duen benetako behar bat asetzen du. Harrobia Ikastolak lehen aldiz anbulantzia batera sartzen den osasun profesionalaren prestakuntzarekin lotutako arazoa identifikatu zuen. Osasun arloko profesional bat anbulantzia batean lan egiten hasten denean lehengo aldiz, ez ditu ezagutzen anbulantziaren barruan dauden elementu guztien kokapena, eta larrialdi egoera batetara iristea, profesionalak behar dituen elementuen kokapena eta xedapena jakin gabe, oso arriskutsua izan daiteke.

3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileko lau ikasleek erabaki zuten erronka hori egitea beren ikasketetan azken proiektu gisa. Bezeroarekin harremanetan jarri ziren, errealitate birtualean ikasteko eta trebetasuna hartzeko esperientzia diseinatu, erraminta garatu, bezeroari aurkeztu. Momentu honetan, erraminta martxan jartzeko irtenbide teknikoak bilatzen ari dira.

Gure YouTube kanalan bideo guztiak.

Aplikazio ezagutu ezazu bideo honen bitartez.

Ez galdu egin genuen elkarrizketa.

Kaixo!
Laguntzarik?
Kaixo! Laguntzen zaitugu? Ez geratu dudekin, laguntzeko gaude.