Marketina eta Publizitateko ikasleek Mediasal Komunikabide agentziaren lan prozesua ezagutu dute

by | Urt. 20, 2020 | Uncategorized

Harrobia ikastolako bigarren mailako marketin eta publizitateko ikasleek Mediasal agentzia bisitatu dute komunikabide agentzia baten funtzionamendua nolakoa den ezagutzeko.

Bertan Asier Izurieta zuzendariak hitzaldia eman zuen, egiten duten lanari eta komunikabide eta euskarri desberdinen garrantziari buruz. Gainera, bezero baten kanpaina baten nondik norakoak ikusi ahal izan zuten, zein estrategia jarraitu den, zeintzuk komunikabide eta euskarrietan egon den, zein izan den aurrekontuaren banaketa edo zeintzuk izan diren kanpainaren emaitzak.

Azkenik, Asierrek gaur egun agentzietan beharrezkoak diren profilei buruz hitz egin zuen, zein motatako konpetentziak, jarrerak, ezagutzak eta ezaugarriak bilatzen dituzten azalduz.

 

Marketina eta Publizitatea Harrobia Marketina eta Publizitatea Harrobia Marketina eta Publizitatea Harrobia Marketina eta Publizitatea Harrobia
Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.