Harrobia Ikastola Euskadi Irratiko FAKTORIA programan

by | Aza. 4, 2019 | Zikloak

Euskadi Irratiko “Faktoria” programa Mariaren Bihotza plazan egin zuten aurreko astean.

Harrobiako ikasle taldeek txandak egin zituzten publiko bezala joateko eta

gainera HIRU pertsonei elkarrizketa egin zieten honen inguruan:

  • Nagore Susial irakaslea, ikastolaren aurkezpena eta auzoarekin dauzkagun harremanak (Krossa eta Munduko Arrozak) aipatu zituen.
  • Egoitz Iturrioz, ‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ erdi mailako zikloko BIGARREN mailako ikaslea, LH Duala programan dago. Kontratu baten bitartez lanean dago Portugaleteko Asti Leku ikastolan eta honen inguruan hitz egin zuen.
  • Yaiza García, ‘Marketina eta Publizitatea’ goi mailako zikloko BIGARREN mailako ikaslea ETHAZI metodologia erabiliz, ‘MKT Blai’ erronka prestatzen ari da bere taldekideekin batera eta honen ingurukoak azaldu zituen.

Hemen duzue AUDIOA!

 

 

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.