‘Egokitzapen Fisikoa’ zikloko ikasleek Harrobiako irakasleen entrenamendu pertsonalaz arduratzen dira. Agenda 21en baitan ohitura osasungarriak sustatzen ari gara eta urritik abendura, ‘Egokitzapen Fisikoa’ zikloko ikasleak Harrobiako irakasleen entrenamendu pertsonalaz arduratuko dira. Hasierako elkarrizketan ‘bezeroaren’ helburuak ezagutzen dituzte eta pisua, gantza kopurua eta beste hainbat aldagai neurtu ondoren, plangintza bat diseinatzen diote bai jarduera fisikoari dagokionez, bai elikadurari dagokionez. Talde bakoitza bere bezeroarekin astean behin biltzen da proposatutako ekintzen jarraipena egiteko eta bukaeran emaitzak ebaluatuko dituzte.

Izena eman informazio osoa jasotzeko.

BIKAIN!