BBK Live errealitate birtualaren bitartez

by | Urr. 28, 2019 | Uncategorized

Harrobia Ikastolako lanbide heziketako 3Dko goi mailako zikloko ikaslegoak VRn simulagailu prototipo bat sortu du ingurune tridimentsional bat sortuz non posible izango den BBK Live festibalaren antolakuntza diseinatzea eta antolatzea. Simulagailua Harrobiak izango duen standean testatu ahal izango da urriaren 30, 31 eta azaroaren 1ean BEC!-en egingo den BIME PRO,  musika industriaren topaketa profesionala.

Berrikuntza teknologikoa

Prototipoak Kobetamendi, Bilbao BBK Live gauzatzen den tokia, 3D plano batean birsortzen du. HTC VIVE betaurrekoekin, barrutia osatzen duten elementu ezberdinak aldatu, mugitu eta gehitu daitezke, hala nola, eszenatokia, zerbitzuak, food truck-ak edota karpak. Programa honi esker ez da beharrezkoa ekitaldia gauzatuko den gunera joatea edo ekitaldiaren maketa fisikoak sortzea, honela gastuak murriztuz eta karbono aztarna murriztuz eta baita guneen birbanaketa erraztuz. Simulazioaren bidez posible da Bilbao BBK Live jaialdia hainbat lekutatik behatzea, erabiltzailea mapan berehala kokatuz. Programa hau beste edozein musika ekitaldira aplikatu daiteke ekitaldia egingo den gunearen topografia instalatuz

 

“kurrikulumean lan merkatuan esperientzia errealak izateko modu bikaina”
Proiektu honetan 13 ikaslek eta 2 irakaslek parte hartzen dute eta guztien artean 600 ordu baino gehiago eskaini diote. Adrián Abolafioren arabera, 3D Animazio, Joko eta Ingurune Elkarreragileetako Goi Mailako zikloko ikaslea eta proiektuaren arduraduna, “proiektu errealetan parte hartzeak motibazioa areagotzen du eta kurrikulumean lan merkatuan esperientzia errealak izateko modu bikaina da, bertan sartzeko aukerak gehituz ”.

 

Harrobia Ikastola

Harrobia Ikastola Lanbide Heziketako Zentroa ETHAZI izeneko etekin handiko zikloen metodologia berrian murgilduta dago. Ikaskuntza hau erronka eta proiektu errealetan oinarritzen da, esaterako, Marketin BLAI ekitaldiaren antolakuntza Marketin eta Publizitateko goi mailako tituluko ikasleen eskutik,  Zaharkitze Aktiboa, adinekoentzako programa aktiboa dena, Egokitzapen Fisikoko goi mailako zikloko ikasleen eskutik edo Software Bilduma , Mikroinformatika Sistemen eta Sareen Erdi Mailako zikloko ikasleek eskutik. Proiektu hauek, gorago aipatutako errealitate birtualekoarekin batera, zentroan aurrera eramaten ari diren zenbait dira.

Bideoak HEMEN.

 

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.