Neftalí Serranok DEMAk sustatzen duen enpresa-ideien lehiaketan saritua izan da maiatzaren 30ean Campos Eliseos antzokian ospatu berri den ekitaldian. Neftalik martxan ipjni nahi duen enpresak Experiental du izena, eta ingurumena eta artea uztartzen dituzten esperientziak  merkaturatzen ditu. Proiektua abendu aldean hasi ziren lantzen eta lehenengo emaitzak orain heldu dira.

Experientalek bere bidea egiten jarraituko du Harrobiak eskaintzen duen Urrats Bat egitasmoaren baitan eta etorkizun oparoa izan dezala opatu nahi diogu.

Enpresari, Bizkaiko Lanbide Heziketako zentroen artean urtero egiten den enpresa-ideien lehiaketa da. Aurkeztutako 200 proiektuen artean lehenengo hautapen bat egin zen eta 40 bat proiektu garatu ziren DEMAko tutoreen aholkularitzapean; ondoren, 10 finalista hautatu ziren eta horietatik irabazlea suertatu zen Angeles Custodios zentrotik joandako ume gaixoen zaintzarako aplikazioa merkaturatzen duen enpresa-ideia; arestian esan bezala, Experiental finalisten artean egon zen. Zorionak parte hartzaile eta saritutako guztiei!

Izena eman informazio osoa jasotzeko.

BIKAIN!