Marketin eta Publizitateko ikasleek zarata maila neurtu dute Bilbo Zaharrean, San Frantziskon, Miribillan eta Iralan

by | Mai. 22, 2019 | Zikloak

Bilboko Udalak, Agenda 21 egitasmoaren bitartez, zentroak kokatuta dauden inguruetan zarataren neurketak egiteko eskatu zigun. Hala, Marketin eta Publizitateko ikasleek neurketak egin dituzte Fleming doktorearen plazan, Mariaren Bihotza plazan, San Anton zubian, Saralegi plazan, Miribillako parkean, Gernika lorategietan eta Iralako Urizar dorretxean. Neurketen arabera, zarata gutxiko tokiak badira, Saralegi plaza esaterako, baina baita zarata handiko tokiak ere, hala nola, Iralako dorretxea. Zarata handia dagoen tokietan, trafikoa eta obrak izaten dira zarata sortzaile nagusiak.

Jasotako informazioarekin Bilboko zentro guztien arteko topaketak egin dira Otxarkoagako udal-instalazioetan. Bilkuran ikasleek eta irakasleek hartu dute parte, eta Bilbon dagoen zarata maila eta nola egingo zaion aurre izan dute hizpide. Horrez gain, plastikoa erabiltzearen ondorioz sortutako kalteak eta plastiko gutxiago erabiltzeko aholkuak ere eman dira.

Harrobiatik Marketin eta Publizitateko hiru ikasle joan dira eta Ibaiondo barrutian zehar egindako zarataren neurketen emaitzak partekatu dituzte bertaratutakoekin.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.