Marketin eta Publizitateko ikasleak Worköholics-eko ate irekietan

by | Mai. 15, 2019 | Uncategorized

Worköholics Bilboko enpresak bere 10. urteurrena ospatzeko ate irekiak antolatu zituen apirilean. Komunikazio digitaleko zerbitzuak eskaintzen dituzte, estrategia, diseinua eta teknologia uztartuz. Marketina eta Publizitate zikloko 1. mailako ikasleak egon ziren bertan.

Bezeroarekin hasierako bileratik produktua bukatu arteko prozesua azaldu ziguten enpresako kide ezberdinek, bakoitzak lan egiten zuen arloari buruzko zehaztapenak emanez. Oso saio interesgarria izan zen, klasean landutako edukiak komunikazio agentzia baten errealitatean nola erabiltzen dituzten ikusteko.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.