Asteartean Arrasateko Arizmendi Ikastolako “Mikroinformatika-Sistemak eta Sareak” ikasleei “SWB2019” (“Software bilduma 2019”) tailer praktikoa eskaini genien eta atzo Urretxindorra Ikastolako DBH4 mailako 54 ikasle Harrobiara etorri ziren “SWB2019” tailerrean parte hartzera. Honekin batera, Marketina, 3D eta Kirol tailerretan ere parte hartu zuten. Eskerrak ematen dizkiegu ikastola hauetako ikasle zein irakasleei. Aprobetxatu nahi dugu ere SWB2019 proiektuan lanean egon den Noelia, Informatikako ikaslea, zoriontzeko. Harrobian egin dituen praktiketan SWB2019 proiektuaz gain, ikastolako mantenu informatikoan eta blogen kudeaketan ere lan egin du. Zortea daukagu hurrengo ikasturtean gurekin jarraituko duelako 3D zikloa egiten. Ezin harroago gaude bere inplikazio eta lan onagatik. Mila, mila esker, Noelia!

Izena eman informazio osoa jasotzeko.

BIKAIN!