Plan Bereziko jardunaldia Harrobian

by | Ots. 28, 2019 | Uncategorized

Gaur, Harrobian, plazer handiz jaso dugu San Frantzisko, Bilbo Zaharra, Zabala, Otxarkoaga eta Txurdinaga auzoetarako plan bereziaren baitako jardunaldi bat, aipatu plan hori Bilboko enplegu-dinamizaziorako egitasmoa da, hain zuzen ere. Gaurko saioan ikastaroetako irakasleak, ikasleak eta Txurdinaga – Miribillako Lanbide zentruetako langileak batu dira.

Ikastaro bakoitzeko ikasleak zutitu eta beraien esperientzia kontatu dute, jardunaldi atsegingarri bat bideratuz. Geroxeago bideo bat proiektatu da, non gainditze pertsonala jorratu den.

Esan bezala, plazer handia izan da Harrobiarentzat jardunaldi hau ikastolan egin izana.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.