Marketina eta Publizitateko ikasleek lan onagatik jasotako saria

by | Ots. 4, 2019 | Zikloak

Marketina eta Publizitate zikloko 2. mailako ikaslea den Alvaro Martinez-ek eta bere taldekideek iazko ikasturtean “Demola” programan egindako lanagatik, 5.000 euroko saria jaso dute.

“Demola” Eusko Jaurlaritzak babesten duen programa bat da eta berdintasuna, lana eta gazteriako gaiak lantzea da bere xedea.

Alvaroren Martinezen taldeak, lan arloa jorratzea aukeratu zuen eta Bizkaiko gazteen langabezia tasa altua izan zuten aztergai. Honetarako, hainbat elkarrizketa eta inkesta burutu zituzten, 130 pertsonako lagina aintzat hartuta. Azterketa hau eta honi dagokion txostena lantzea taldean egin zuten eta horretarako astero biltzen ziren.
Lan-talde anitza sortu zuten, ziklo, gradu eta postgradu ezberdinetako ikaslez osotua. Zorionak egindako lanagatik!

 

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.